Panpa belar inbaditzailea

Orain dela 3 urte EA21eko gaia Bioaniztasuna izan da eta orain dela 2 urte Inbaditzaileak izan da gure gaia. Printzipioz, nahiz eta urtero gaia aldatzen doa, ezin da aurreko urteko gaiak ahaztu eta ahal den neurrian hori errespetatzen dugu.

Ikastolaren ingurunean hainbat espezie inbaditzaile aurkitu ditugu: eukaliptoak, akazia faltsua, Asiako lizorrak, banbu, budleia landarea eta panpa belarra. Asiako liztorrak tranpak egin genituen eta ikastolaren ingurunean ipini genituen baina nahiz eta liztor asko harrapatu, bertako espezie ere harrapatu genituen eta azkenean kendu genituen. Nahiago dugu kabi primario delakoa saiatu aurkitzen. Iaz ikastolan bertan bat aurkitu genuen eta kendu genuen.

Baina bereziki lan egin genuen panpa belarra kentzen, eta segituko dugu hori egiten inork ez baitu ardura hartzen. Ikastolako bidearen ertzean dagoen zelaian pila bat panpa kendu dugu eta ia panpatik libre dagoela esan dezakegu. Orain ikastolaren inguru hainbat panpa direnez hasi gara hauek ere kentzen.

Komenigarria da garaiz kentzea baina horretarako ezagutu behar da. sarritan inbaditzaileak bertako espezie baten itxura du, eta ez da beti erraza jakitea zein den zein. Horregatik gure ikastolako Txoko Berdean gehienetan bakooitzaren ale  bat egoten da. Errazena da ikutzea, panpa belarra ez baita batere leuna azpialdean. Izan ere, hain da latza kontuz egin behar da ikutzerakoan.

Asteazkenean LH 5. mailako ikasle talde batekin batera egon gara ikastolaren ingurunean zeuden panpa belarra batzuk arrakastaz kentzen handitu baino lehen eta batez ere, luma izan baino lehen. Batzuetan lan gogorra izan da baina merezi du! Eskerrik asko eta aupa zuek!!!













Cortaderia selloana /Panpa-lezka / Hierba de las Pampas / Pampas grass

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urriak 31: Fenologia eta zuhaitzak

Ortuaren Agenda 1