Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2018

Urriak 31: Fenologia eta zuhaitzak

Irudia
Eskura Natura proiektu barruan LH 1.mailakoek Zuhaitzak gaia dutenez, aurten erabaki dugu zuhaitzez gain, fenologia ere jorratzea. Fenologiak aztertzen du espeziak eta klimaren arteko harremanak, beraz ikastolako zuhaitz pare baten jarraipena egingo dugu hurrengo urtetan ikusteko noiz erortzen diren azken hostoak eta noiz sortzen diren lehengo kimuak, hostoak. etabar. Beraz, aurkezpena egin eta gero kanpora joan gara  kanpoko tenperatura neurtzeko. Astero hori egingo dugu eta astero zuhaitzen argazkia ere hartuko dugu. Rafael Cristobal ere gurekin etorri da! Tenperatura irakurri eta gero joan gara ezkurrak eta hostoak batzera, gelan, alde batetik, apaingarriak egiteko, eta bestetik zuhaitzak hasteko yogurt potetan. Ikastolaren inguruan dozena bat zuhaitz espezie ezberdin aurki daitezke, eta jokoen bitartez joango gara ikasten zeintzuk diren eta zer diren beraien ezaugarri nagusiak. Hauetatik bi aukeratuko dugu jarraipena egiteko. Ziurrenik bata haritza izango da, eta bestea, aldiz,