Ortuaren Agenda 1

Nahiz eta gure baratzak 5 urte edo izan, esan behar dago oso jende gutxik interesa erakutsi duela baliabide zoragarri honetan. Aitzaki ederra da ikasleekin kanpoan egoteko eta azken finean harramanetan Amalur-ekin. 
Beraz, azken hiru urteotan ahal den neurrian egon gara gauzak egiten, bereziki LH 5.mailakoekin, noizean behin DBH eko-ordezkarien laguntzarekin eta batzutan ere beste mailako ikasleekin. 



Beti izan dira arazoak. Lehenik eta behin argi dago agian esperientzia gehiago behar dugula ortuan. Hori dela eta, aurten EA21eko arduraduna matrikulatuta dago Jakoba Errekondoren gidaritzapean dagoen Baratze Ekologiko ikasaro batean. Ikastaroko aholkaritza jarraituz , pare bat esperimentu egin ditugu lurraren egitura neurtzeko :

Bata izan da  lurraren PHa aztertzea (azido edo alkalina den), bestea  lurraren konposizioa ezagutzea eta azkenik ikustea bere materia organikoa.
 Egia esan jakin badakigu ortuaren kokapena ez dela egokiena gerizpe gehiegi duelako. Dena den, baimena lortu dugu adar batzuk mozteko eta hau lagungarria izango da baina agian ez nahikoa. Ikusiko dugu! Bestalde, lurra oso konpaktua da eta zailtasunez ikasleek landu ahal dute.Dena den, urtero, sortzen dugun konposta gainean botatzen dugu eta apurka-apurka hobetzen doa. Hortaz dagoneko nabaria da non konposta bota den   eta non ez , lurran kalidadea hobetuz doa eta.Hala ere, leku batzuetan oraindik lurra buztintsua da eta apenas zizarearen bat aurki daiteke.



Hona hemen urriaren 24ean atera nituen argazkiak. Urriaren 17an ere egon gara, eta ikasleak gogor ibili dira lur gogor hau iraultzen babak landatu ahal izateko. Azkenik LH 6.mailako talde batek babak landatu zituzten LH 5. mailakoek ezin izan ziren etorri.



AE 21 etik ortua lantzeaz gain,aurreko beste mezu batean aipatu dudan bezala, beste xede batzuk ditugu, besteak beste,landare inbaditzailearen kezka, horregtarako ikasleak panpa belar inbaditzailea kentzen egon dira . Azken finean, ortuaz gain, ingurumena laguntzeko beste hainbat gauza egingo baitugu. Dena den, aurten espero dugu ortua itxura polita bezain emankorra izatea.


Ortuko Esperimentuak YoutTube-n


















Iruzkinak

  1. Lucky Club Casino Site - Lucky Club Live
    Lucky Club is the official UK gambling website. Visit the luckyclub Lucky Club site. This website is built to provide customers with an online casino experience. The  Rating: 4.6 · ‎6 votes

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urriak 31: Fenologia eta zuhaitzak

Konposta