Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2018

Konposta

Irudia
Iaz 5 urte ospatu genuen konposta egitea. Orain dela urte pare bat jantokiko egosi gabeko hondakinak pisatu genituen hilebetez eta kalkulen arabera 1000 kilo baino gehiago eraman dugu konpost gunera. Gaur-egun gehiago izango da, sukaldean sortzen diren soberakinak eta irakasleen janari soberakinak ere konpostatzen baitugu. Ez da lan makala, ikusita jantokitik nahiko urrun geratzen dela konposta gunea! Egunero egunero txandaka ikasle bik (LHn lau ikasleek) arduraz egiten dute lan hau. Momentu honetan DBH4.mailakoak lan hau burutzen ari dira. Honez gain, sukaldeko plastikoa eta kartoia ere dagokien edukiontzietara eroaten dute. Eta gure kafe makinako kafe soberakinek ere lekua daukate konpostean. Normalean urtean behin baino ez dute bilketa egiten, gehienetan betebeharrak arduraz  egiten duten arren, beti ziurtatu behar dugu dena txukuntasunez egiten den. LH5. mailakoen betebeharra eta ikasgaia udazkeneko hostoak batzean datza (beste gelek ere lan hau egiten dute) gero janari ho

Ortuaren Agenda 1

Irudia
Nahiz eta gure baratzak 5 urte edo izan, esan behar dago oso jende gutxik interesa erakutsi duela baliabide zoragarri honetan. Aitzaki ederra da ikasleekin kanpoan egoteko eta azken finean harramanetan Amalur-ekin.  Beraz, azken hiru urteotan ahal den neurrian egon gara gauzak egiten, bereziki LH 5.mailakoekin, noizean behin DBH eko-ordezkarien laguntzarekin eta batzutan ere beste mailako ikasleekin.  Beti izan dira arazoak. Lehenik eta behin argi dago   agian esperientzia gehiago behar dugula  ortuan. Hori dela eta , aurten EA21eko arduraduna matrikulatuta dago Jakoba Errekondoren gidaritzapean dagoen Baratze Ekologiko ikasaro batean. Ikastaroko aholkaritza jarraituz , pare bat esperimentu egin ditugu lurraren egitura  neurtzeko : Bata izan da  lurraren PHa aztertzea (azido edo alkalina den), bestea  lurraren konposizioa ezagutzea eta azkenik ikustea bere materia organikoa.  Egia esan jakin badakigu ortuaren kokapena ez dela egokiena gerizpe gehiegi duelako. Dena den,

Txantxangorria

Irudia
Udazken egun eguzkitsu hauetan bada pila bat kantatzen duen txori bat, gure txantxangorria. Beno, "gure" esaten duenean ziurrenik kantatzen entzuten duguna Letonitik edo ondo herri batetik etorri da negua pasatzeko. Bai, txantxangorria ere migratzaile izan daiteke.  Kantua alaia izan arren dauka zerbait triste. Eta erraza da jakitea txantxangorria kantatzen ari dena, garai hauetan ez baitu beste txoririk kantatzen. Beraz, aukera on bat da kantua ikasteko.  Erithicus rubecula / Txantxangorria / Petirojo / Robin

Migrazioa

Irudia
  Udazkena da migrazio garaia eta bada plazer handi bat goizean entzuteko zeruan zarata bat, gora begiratu eta antzar talde bat edo kurillo talde bat hegorantz hegal egiten ipar Europako negu gorritik ihes eginez. Kasu honetan ematen du kurillo talde bat izan dela.  Grus grus / Kurrilo arrunta  / Grua / Common crane

Panpa belar inbaditzailea

Irudia
Orain dela 3 urte EA21eko gaia Bioaniztasuna izan da eta orain dela 2 urte Inbaditzaileak izan da gure gaia. Printzipioz, nahiz eta urtero gaia aldatzen doa, ezin da aurreko urteko gaiak ahaztu eta ahal den neurrian hori errespetatzen dugu. Ikastolaren ingurunean hainbat espezie inbaditzaile aurkitu ditugu: eukaliptoak, akazia faltsua, Asiako lizorrak, banbu, budleia landarea eta panpa belarra. Asiako liztorrak tranpak egin genituen eta ikastolaren ingurunean ipini genituen baina nahiz eta liztor asko harrapatu, bertako espezie ere harrapatu genituen eta azkenean kendu genituen. Nahiago dugu kabi primario delakoa saiatu aurkitzen. Iaz ikastolan bertan bat aurkitu genuen eta kendu genuen. Baina bereziki lan egin genuen panpa belarra kentzen, eta segituko dugu hori egiten inork ez baitu ardura hartzen. Ikastolako bidearen ertzean dagoen zelaian pila bat panpa kendu dugu eta ia panpatik libre dagoela esan dezakegu. Orain ikastolaren inguru hainbat panpa direnez hasi gara hauek er

Tximitza berdea

Irudia
Gelan sarritan insektuak agertzen dira, eta ondorioz beldurtuta ikasle batzuk hasten dira panikatzen, eta beste batzuk egoeraz aprobetxatzen dute sikosis orokorra areagotzeko. Eskura Naturaren helburu bat da ikasteko intsektuak errespetatzen eta ahal bada, errespetazen. Nahiz eta liztorra gelan sartu honek ez du esan nahi ikasleei erasotuko diela baina ikasleak hasten badira oihukatzen eta mugitzen posibleago bihurtzen da. Hori dela eta, LH2.mailakoek insektuak daukate aztergai, eta iaz ederto egin zuten eta batez ere erleei buruz asko ikasi zuten. Ostiralean insektua hau agertu zen DBH3. mailako leiho batean. Ez dakit zergatik han zegoen eta ez ortuan baina agian bilatzen ari zen hibernazioa egiteko leku egoki bat. Inoiz nahia baduz zerbait identifikatu guri bidali argazkiren bat eta saiatuko gara argitzen zein den. Bestela,   Asturnatura  oso web orrialde egokia da horretarako. Palomena prasina / Chinche verde / Tximitxa berdea / Green shieldbug