Urriak 31: Fenologia eta zuhaitzak

Eskura Natura proiektu barruan LH 1.mailakoek Zuhaitzak gaia dutenez, aurten erabaki dugu zuhaitzez gain, fenologia ere jorratzea. Fenologiak aztertzen du espeziak eta klimaren arteko harremanak, beraz ikastolako zuhaitz pare baten jarraipena egingo dugu hurrengo urtetan ikusteko noiz erortzen diren azken hostoak eta noiz sortzen diren lehengo kimuak, hostoak. etabar.

Beraz, aurkezpena egin eta gero kanpora joan gara  kanpoko tenperatura neurtzeko. Astero hori egingo dugu eta astero zuhaitzen argazkia ere hartuko dugu. Rafael Cristobal ere gurekin etorri da! Tenperatura irakurri eta gero joan gara ezkurrak eta hostoak batzera, gelan, alde batetik, apaingarriak egiteko, eta bestetik zuhaitzak hasteko yogurt potetan.

Ikastolaren inguruan dozena bat zuhaitz espezie ezberdin aurki daitezke, eta jokoen bitartez joango gara ikasten zeintzuk diren eta zer diren beraien ezaugarri nagusiak. Hauetatik bi aukeratuko dugu jarraipena egiteko. Ziurrenik bata haritza izango da, eta bestea, aldiz, gereziondoa. Argazkietan ikusten denez, gereziondoak ia hosto guztiak dagoeneko galdu ditu, baina haritzak, aldiz, oraindik ez ditu asko galdu nahiz eta batzuk hasi diren horitzen.








Prunus avium / Gereziondoa / Cerezo / Cherry tree


Quercus robur / Haritz kandudun / Roble común / Common oak



Iruzkinak

  1. Casino: Slots & Casino Games | DrMCD
    Experience the best of 익산 출장샵 all worlds at one of the world's leading iGaming sites. 인천광역 출장마사지 Enjoy a variety 광명 출장안마 of Casino 포항 출장마사지 games and slots, 고양 출장샵 blackjack, poker,

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ortuaren Agenda 1

Tximitza berdea