Konposta

Iaz 5 urte ospatu genuen konposta egitea. Orain dela urte pare bat jantokiko egosi gabeko hondakinak pisatu genituen hilebetez eta kalkulen arabera 1000 kilo baino gehiago eraman dugu konpost gunera. Gaur-egun gehiago izango da, sukaldean sortzen diren soberakinak eta irakasleen janari soberakinak ere konpostatzen baitugu.

Ez da lan makala, ikusita jantokitik nahiko urrun geratzen dela konposta gunea! Egunero egunero txandaka ikasle bik (LHn lau ikasleek) arduraz egiten dute lan hau. Momentu honetan DBH4.mailakoak lan hau burutzen ari dira. Honez gain, sukaldeko plastikoa eta kartoia ere dagokien edukiontzietara eroaten dute. Eta gure kafe makinako kafe soberakinek ere lekua daukate konpostean. Normalean urtean behin baino ez dute bilketa egiten, gehienetan betebeharrak arduraz  egiten duten arren, beti ziurtatu behar dugu dena txukuntasunez egiten den.

LH5. mailakoen betebeharra eta ikasgaia udazkeneko hostoak batzean datza (beste gelek ere lan hau egiten dute) gero janari hondakinekin nahasteko. Kalitatezko konposta  izan dadin  hiru konponente behar baititu: oxigenoa, nitrogenoa eta karboia. Egosi gabeko janari hondakinek nitrogeneo dauka,eroritako hostoak ordea karboia eta dena nahastean konposta oxigenatzea lortzen dugu. 

Hasieran ez geneukan edukiontzirik beraz eko-ordezkariekin, paletak erabiliz, konpostadore handi bat egin genuen eta lankide den Irune-k etxeko bat eman zigun. Orain dela bi urte udalak emandako hiru ontzi erabiltzen ditugu baina oraindik beharrezkoa izaten da paletena ere erabiltzea.

Bereziki udaberri parte ,ingurutik aurrera kiratsa nabaritu ohi da,  liranjen azidoak gehien bat, batezere asko botatzen denean eta bero egiten duenean , ikastolatik nahiko urrun dago, dena den ikastolako irteeran somatu daiteke hatsa.

Konposta egin eta gero gure ortuaren egitura hobetzeko konpost gehiena erabiltzen da, baina baita ere ikastolako landareentzat. Eta gauzarik hoberena da, zabortegira ez doala! Iaz hasi ginen egositako barazkiak ere konpostatzen baina kasu honetan udalak kudeatzen du. Lan gehiago suposatzen denez guretza, maiz galdera egin diogu udalari, hainbeste ahalegin eta gero zergatik hau ez da isladatzen zerga ordainketan, adibide? Edo hobeto esanda, zergatik berdin ordaintzen dugu, nahiz eta batzuek behar den bezala ez dituzte hondakinak kudeatzen? Erantzunaren zain!

Hona hemen beste urteetako argazki batzuk:

























Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urriak 31: Fenologia eta zuhaitzak

Ortuaren Agenda 1

Tximitza berdea